Azken boladan Nafarroan puri-purian dagoen gai bati helduko diote Berako Soziolinguistika Jardunaldiek: Euskararen Legea. Hiru aztergai Goio Monreal, Eduardo Aldasoro eta Xabier Mendigurenen ikuspegitik landuak.
Soziolinguistika Jardunaldiak Bidasoako Ikerketa Zentroak antolatzen ditu, Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin. Euskarak Nafarroan bizi duen egoera aintzat harturik, eta Dekretu berriaren ondorioak aintzat harturik, 1986an abian paratutako Euskararen Legea aztertuko da jardunaldi hauetan, eta bide batez, gogoeta egin.
Hiru solasaldi izanen dira, bertze hainbertze hizlarirekin.
Etengabeko eraso hauen aitzinean, gogoeta eta legearen ezagutza lagungarri gerta daitezke. Hitzaldi guztiak Berako Jamotenean izanen dira, arratsaldeko 6:30ean.
Erantzun
Sartu