Sustatu logoa Teknologia albisteak

Kornikoa, berpizte bidean?

Asto Rider
2002-11-07 09:11

Nick Raynsford, eskualdeen ministroak adierazi duenez, erabaki horren bitartez kornikoa "babestu eta sustatu" nahi dute.

Hizkuntza kornikoa 1700 inguruan galdutzat eman ondoren, berpizteko saioak 1904an hasi ziren, Henry Jenner-ek "Handbook of the Cornish Language" liburua argitaratu zuenean, lehen liburua izan baitzen kornikoa eguneroko gauzetan erabiltzeko idatzia, ez ikerketa linguistikorako.

Ingelesez Cornwall deitzen den eskualdea Britainia Handiko hego-mendebaldeko azken lur muturra da.

Bernard Deacon, Hizkuntza Kornikoaren Institutuko arduradunak pozik jaso du erabakiaren berri: "Ez dugu ikusiko kornikoa ikastea derrigor izatea eskoletan, baina gutxienez urrats bat da maila sinbolikoan", esan du.

Argibide gehiago gaurko The Independent egunkarian.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu