Teknologia albisteak

Jokatu sarean euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2002-11-11 : 12:11

Jokoak ditugu oraingoan era Sustatuko berri. Euskaraz jokatu daiteke gainera, eta beraz, BWEB moduan emango dugu webgune hau. Benetako ludoteka bat da ez dago dudarik. Jokoak ere hamaika. Bakarrik jokatzeko, lagunekin… Nola gura duzu zuk? Nik musean egin gura dut norbaitekin. Bazabiz?

Musean, eskoban, lau ilaran jartzera, xakea, go-moku, reversia…Joko pila bat izan kartajoko izan bestelako.

Zer da Ludoteka.com?

Ludoteka.com guneak, zerbitzuak Interneten bitartez beste pertsona batzurekin jokatzeko aukera ematen dizu, zuzenean eta dohainik. Zuk gogoa eta trebetasuna jarriko duzu, eta guk lekua eta jokoaren taula.

Jokatzen hasteko ez duzu inolako instalaziorik egin behar: sar saitez jokatzeko aretoan, partida bilatu, eta jolasten has zaitezke.

Identifikazioa

Lehenengoz sartu baldin bazara, beste norbaitekin jokatzeko izen bat eta pasahitz bat eman behar dituzu (nahi dituzunak), partidetan izen horrekin identifikatzeko. Aurrerantzean nahikoa izango duzu pasahitza errepikatzearekin.

Zertan jolas zaitezke?

Ludotekak taula, dado eta karta joko aukera zabala eskaintzen du; gehienak tradizionalak dira, eta batzuk oso ezagunak. Joko hauek ikasteko zailtasuna eta menperatzeko behar den gaitasuna oso desberdina da.

Erabili nahi duzun jokoa ezagutuz gero, sar zaitez jokatzeko aretora eta dena prest izango duzu. Oraindik erabaki ez baduzu, edo joko berri batzuk ezagutu nahi badituzu, taula bat eta joko bakoitzeko arau eta informazio zehatza eskaintzen dizugu, nahi duzuna aukeratzeko.

Jokatzeko beste modu batzuk

Ludotekaren helburu nagusia pertsona bi edo gehiago elkarrekin jokatzeko aukera eskaintzea baldin bada ere, beste modu batzuetan joka daiteke:

  • Ordenadorearen aurka aukeran, adibidez, zuk kontrola dezakezu jokalari bat eta ordenadoreak gainontzekoak.
  • Bakarrik, edo zenbait pertsona ordenadore berean; ordenadoreak kontrolatzen du partidaren egoera eta mugimendu posibleak.
  • Erakutsi: kasu honetan ordenadoreak kontrolatzen ditu partehartzaileen mugimendu guztiak.

Ludotekak hiru modu hauek batez ere jokoen arauak eta erabilerak ikasi ahal izateko eskaintzen ditu; horrez gain horrela jokatzea gustatzen bazaizu, kontutan hartu orokorrean programaren estrategiak ez direla hoberenak eta irabaztea errezegi egingo zaizula.

Hizkuntza aukeraketa

Ludotekak lau hizkuntzetan eskaintzen dizkizu bere orriak (gaztelaniaz, frantzesez, ingelesez eta euskeraz); edozein momentutan alda dezakezu hizkuntza, sarrerako orrira itzuli gabe.

Erantzun

Sartu