Teknologia albisteak
1

Testamendu onenaren sariak banatu dira

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2002-11-04 : 09:11

Bi izan dira sarituak: bata ondarrutarra; bestea, arrasatearra. Leire Bilbaok atera du ondarrutar onenaren saria. Euskal Herriko onena Eneko Barberena izan dela esan du epaimahaiak. Eguenean banatu ziren sariok.

Gutun testamentu lehiaketak IV. aldia du jokatzen dena. Antolatzailea Bolo-bolo aldizkaria da, aldizkari ondarrutarra.

Maila ona nabarmendu du Kirmen Uribe epaimahaikideak. 15 lan aurkeztu dira sariketara eta horrek hurrengo urteetan aurrera egiteko ematen ei du.

Bizkaia gehigarrian irabazle biei egin die elkarrizketa, motzean bada ere. Euskal Herriko irabazleak Sustatun jakin zuen lehiaketaren berri. Sustatuzale ere bada, beraz Eneko Barberena eta zorionak behintzat eman beharko dizkiogu. Hemen Euskal Herriko irabazleari Lore Bengoetxeak egindako elkarrizketa:

Eneko Barberena arrasatearrak 19 urte ditu, eta Zuzenbidea ikasten dihardu. Barberenak berak onartzen dauenez, aukeratutako ikasketak zerikusi gitxi dauka literatureagaz, Garzonen autoak, gora behera.

  • Zelan animau zinan parte hartzera?

Kasualidadez enterau nintzan, www.sustatu.com-en bitartez. Aurretik be bialdu izan dot, noiz edo noiz, ipuinen bat lehiaketetara, idaztea beti gustau izan jat eta, baina zorte handiegirik barik.

  • Eta zelan bururatu jatzun gaia?

Aproba batzuk egiten hasi nintzan, eta, halako baten, Albistegian Gibraltargo itsasartea pasetan ahalegindueran hil ziran batzuen ganeko barria agertu zan. Egunak joan, egunak etorri, eta hortxe dagoen gaia da. Baina, askotan, ahaztu egiten jakuna, zoritxarrez.

  • Ipuinak ez dauka beti-betiko itxurea, ezta?

Beti-betiko testamentu itxuraz aparteko zen zeozer egin nahi izan neban, eta, holan, gutun intimo bat testamentu egin.

  • Non edo non idazten dozu?

Putz aldizkarian. Durangoko azokarako ipuin liburua atera behar dogu.

Erantzunak

Liher Larrea
2002-11-04 : 10:11

Zorionak hi! Bageukan hire idazteko gaitasunen barri aurretik be. Hori bai... hire edadien eta testamentuek idazten hasitte hau? jeje



Ondo bizi!

Erantzun

Sartu