Kabina berriak Internet eta guzti
2002-11-04 11:11
Europa Press-ek eman du berria. TTP-k, "Telefónica Telecomunicaciones Públicas" delakoak, Madrilen jarri ditu Internet duten kabinak (argazkian ikus daiteke nolakoak diren). Ahotsa eta datuak bidaltzea ahalbidetzen duten lehenak dira. Euskal Herrian ez dago horrelakorik, oraingoz.
Helburua *Internet sozializatzea da* Telefonikak esan duenez. Nago, Internet era bizkorragoan sozializatuko litzatekeela hain garestia ez balitz, baina horixe diote Telefonikako arduradunek eta hor geratzen da esanda sinistu gura duenarendako.
Internetek dituen aukera guztiak izango ditu bada telefono kabina berriak: filmaren bat ikusteko txartelak erosi, hiriko planoaren kontsulta egin, SMS mezuak bidali, e-posta kontsultatu...
Ez dute kale borrokaren beldurrik. Diotenez, teklatu antibandalikoa dute kabinok. Arratoia eta pantaila taktila dute nonbait. Altzairuzko pantaila ez da izango behintzat!
Webcam-ak instalatzea era badago beraien planetan. Madrilen 100 jarriko dituzte laster batean. 100 asko direla pentsatzen duzuenok jakin 2003. urte amaierarako 1.000 jartzea espero dituztela Madrilen bertan. Zertarako? Batek daki!
Erantzunak kargatzen...