Egunkariaren "Gaiak" saila Interneten
2002-10-31 19:10
Zientziak, ikerkuntzak, osasunak, teknologiak, ingurumenak... gero eta oihartzun handiagoa dute gizartean. Eta oihartzun horren adierazgarri, Euskaldunon Egunkariak gai horiek guztiak bildu zituen sail berria sortu zuen: Gaiak.
Orain, berriz, sailaren Interneteko bertsioa aurkeztu du. Bertan paperean argitaratutako albiste, erreportai, elkarrizketa, iritzi, argazki... guztiak bildu ditu, txukun-txukun, lau atal nagusitan banatuta:
- Ingurumena
- Ikerkuntza
- Espazioa
- Osasuna.
Bukatzeko, sustatuzaleak gonbidatu nahi nituzke orria bisitatu, erabili eta bertan aurkeztutako eztabaidan parte hartzera: Zilegi al da umeen sexua aukeratzea?
Erantzunak kargatzen...