Teknologia albisteak

Drogomedia: Drogen gaineko gunea

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2002-10-31 : 11:10

Eusko Jaurlaritzako Droga Gaietako Zuzendaritzak webgune berria atera du. Kazetari, hedabide eta iritzi publikoa sortzen duen edozein erakunderi dago zuzendua. Baita familian, gizartean eta politikan inpaktu handia duen gai honetan interesa dutenentzat ere.

Gune honen helburua, kalte eta arriskuen murrizketaren ikuspuntutik bideratuta dago, droga arloan gizarte arazo eta beharrei gehien egokitzen den politika delakoan.

Gaur egun, gizarteak drogei buruz duen irudia bazterketa, delinkuentzia, gaixotasuna edota heriotzarekin lotura dago. Hori dela eta, gizarteak mesfidantzaz ikusten ditu lagutnzeko eta prebentzioan egiten diern saio eta ahaleginak, nahiz eta lan hau, drogen kontsumitzaileei zuzenduta badago ere, populazio osoaren mesederako izan.

Irudikapen sozial hau neurri handi batean hedabideek gaiari ematen dioten tratamenduaren ondorioz sortu dela diote beraien webguneko sarreran.

Gunean aurkitutako dituzu Gazteak eta droga, Kannabis-aren erabilpen terapeutikoa, trafiko-istripuak, lan arloa, drogen gaineko definizioa, tratamenduak, drogen aurrean dauden legeak. Foro bat ere badago profesionalen arteko harremanak eta esperientziak elkartrukatzeko. Hau guztia, drogomedia.com gunean.

Harremanetarako bi helbide daude:

Gune hau, Eusko Jaurlaritzako etxebizitza eta gizarte gaietako sailak egin du, Droga Gaietako zuzendaritzak, hain zuzen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago