Sustatu logoa Teknologia albisteak

Roberto Aguirrezabala euskal artistak net.art lan onenaren saria lortu zuen

adclick
2002-10-31 10:10

Aguirrezabala net.arteko artista da eta 1995 urtetik bere lana Internet inguruan garatu du. Arte elektronikoko beste lan batzuren egilea ere bada: scanner game, what:you:get (duela gutxi Meiac Museoak eskuratutakoa) eta easyone (1998ko Nafarroako Bideo Jaialdian Artista Errebelazioaren saria). Gaur egun bere ikerkuntza adimen artifizialean Interneteko testuinguruan kokatzen da, erabiltzailearekin elkarreragiten duten roboten bitartez nortasun birtualak sortzen eta sistema adimendunetan lan egiten du. Oraingoan Badplayer proiektuak irabazi du CanariasMediaFest 2002 Bideo eta Multimedia Nazioarteko Jaialdian.

Badplayer boterearen eginkizun eta itxurei buruzko egitasmo bat da, bertan erabiltzaileak espero ez duen egoera ezberdinekin topatzen da. Proiektua on-line joku bat izango balitz bezala azaltzen da eta partehartzailea etengabe inplikatu beharko da narrazioaren barruan mantentzeko eta kontakizunean aurrera jarraitzeko.

Badplayer CajaMadridek ekoiztua dago "Generación 2001" programaren barruan. Garapen teknologikoa Adclick , Internet eta komunikazio digitalean espezialista den enpresak egin du.

Roberto Aguirrezabalari Jaialdian egindako elkarrizketa irakur dezakezu lotura horretan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu