Teknologia albisteak

Jolasen CD-ROM berria

Erabiltzailearen aurpegia
Urtxintxa Eskola - Urtxintxa Eskola -Gipuzkoa-
2002-10-29 : 14:10

"Euskal Jolasen Bilduma -2-" izenburuko CD-ROM berria argitaratu berria du Gipuzkoako Urtxintxa Eskolak. Lehenengoa osatzera dator, 50 jolasen fitxa tekniko berriekin eta jolas interaktibo berri batekin. Haurrek aisialdian gauzatzen dituzten jolasak euskaraz izan daitezen, ez dago aitzakiarik.

Euskararen normalkuntza prozesuan gaur egungo erronkarik nagusiena hiztunak irabazten jarraitzeaz gain erabilera bultzatzea da, eta horretarako aukerarik onena euskara erabiliaz gozatzea da. Horretarako, CD-ROM honetan, 50 jolas desberdinen fitxa teknikoak azaltzen dira, informazio zabalarekin: nola jolastu, aldaerak, erabili beharreko esamoldeak, materialak, eta abarrekin.

Testuan irakurri daitezke (baita gazteleraz, frantsesez zein ingelesez), eta horretaz gain, jolas bakoitzak marrazki bizidunen animazioa ere badauka. 50 jolas horietatik, 28 dira abestia dutenak eta horiek ere, musika aparatuan entzun daitezke.

Produktua biribiltzeko, "Ipurtargien Ganbara" izeneko jolas interaktiboa, jolasen fitxa teknikoen osagarri.

Jolas guztiak Haur Hezkuntza zein Lehen Hezkuntzako haurrekin gauzatzeko egokiak dira, beraz, irakasle, guraso zein hezitzaileek badute non begiratu, nondik ikasi, ondoren haurrekin euskaraz jolastu eta ongi pasatzeko. Hala bedi.

Argitaratzailea: Gipuzkoako Urtxintxa Eskola.

Erantzun

Sartu