www.nontzeberri.com
Dagoeneko www.nontzeberri.com daukagu sarean, kultura bere osoan jasotzen duen euskarazko ataria. Nontzeberri.com-ek hiru ardartz nagusi dauzka:
- Informazioa
- Interaktibitatea
- Kreatibitatea
Nontzeberri.com zuen esku dagoen webgunea da, sareko kultura-topagunea izan nahi du. Zuek osatzea eta elikatzea dira gure asmo eta nahia; hau da, albisteak, elkarrizketak, kreatibitate lanak, kantak, bertso zein poema komentatuak, bidaia kronikak eta abar bidaltzea.
Nontzeberri.com-ek sei atal nagusi dauzka: musika, eszena, artea, ikus-entzun, bertsotan eta literatura. Atalotan hainbat azpi-atal berezi daude kreatibitatea eta interaktibitatea bultzatzeko: Kale Sound, Bidaiartea, Argazkigela, Plazan... Zeuk Sortu atariaren barruko kreatibitate aldizkaria da. Hor zuek bidalitako sorkuntza lanak sartuko ditugu. Doako harpidetza eginez gero, gure berri izango duzue aldian-aldian.
Erantzunak kargatzen...