Sustatu logoa Teknologia albisteak

Bob Dylan, Billy Joel eta James Taylor MP3.com-en kontra

Editorea - Sustatu
2002-10-28 12:10

News24 deitzen den gunean irakurri daiteke berria. Musika online jartzen duen Vivendi Universali etxea izan da oraingoan artisten jopuntua. Vivendi unibersaliren barruan kokatzen den MP3.com eraman dute auzitara hiru kantari horiek. MP3.com-ek jasotzen duen lehenengo auziperatzea da. MP3.com Vivendi Universal-ek erosi zuen 372 milioi dolarren truke eta auzia, beraz, bien kontrakoa dela ere esan dezakegu.

MP3.com- guneko arduradunek lehendik ere bazuten multaren bat ordainduta. 175 milioi dolarretakoa, baina hori 2000ko urtarrilean izan zen. Oraingo hau denuntzia berri-berria da.

Auziperatzea New York-eko auzitegi federalean jarri dute kantariok. Kuriosoa da, baina hiru abeslari hauek disko etxe berean ateratzen dituzte diskoak. Non? ba nola ez, super Sony -koak dira Dylan, Billy Joel eta James Taylor. Mehatzean dihardute urre bila, aurkituko dute? Arrazoia dute diru saria eskatzen dutenean? autoreen eskubideak meatxatzen ditu Internetek?

Ez dira gaur goizeko galderak, baina errepikatu eta errepikatu egiten dira. Musika eta Internet antonimoak ote?

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu