Teknologia albisteak

Sarean da Txokolarte Grafika Taldearen webgunea

Erabiltzailearen aurpegia
Turuli - Txokolarte
2002-10-28 : 12:10

Altzan biltzen garen Txokolarte Grafika Taldeak sarean dugu gure webgunea. Grabauak zanpagailu baten bidez egiteko ohitura hartu dugu eta erakusketetan erakusgai dauden grabatu, litografia eta serigrafiak margotzen ere ausartu gara.

Altzan biltzen den Txokolarte Grafika Taldeak www.txokolarte.com helbidean dugu gure webgunea dagoeneko. Bertan ikus ditzakezu grafika talde hontan martxan daramatzan bi urtetan egindako proiektu batzuk:

  • Paisaia Horizontalak: Nolakoa izango ote zen Goyak erabiltzen zuen torkuloa grabatuak egiteko? Guk ez dugu ikusi, baina Txokolarten grabatuak egiteko lurzorua eta zanpagailuak erabiltzen ditugu. Eta artea kalera!
  • Marrazkiak margotu: Inoiz ikusi jendea erakusketa batean erakusgai dauden koadroen gainean margotzen? Ba Euskal Herrian gertatu zen hori. 48 artista ezberdinen lanak margotu zituzten. Nahi izanez gero zuk ere Margotu ditzakezu webean.

Eta Madrilera bazoaz kasualitatez, Konde Miranda kaleko 4.ean dagoen 'Segun Enma'-n Txokolarteren erakusketa bat ere baduzu.

Videoak ere ikusgai daude windows media formatuan Txokolartek eginikoa eta Tele5 albistegikoa

Ondo ibili ta geroarte txokolarte!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago