Euskarazko nabigatzaileak bikoiztu dira astebetean
2002-10-28 09:10
Sustatu albistegian Euskaratu zure nabigatzailea kanpaina hasi genuela astebete igaro denean, nabigatzailea euskaraz konfiguratuta dutenen ehunekoa bikoiztu egin da gure irakurleen artean.
Izan ere, hauek dira urriaren 18an kanpaina hasi genuenean ematen genituen datuak:
- Gaztelania %70
- Euskara %17
- Ingelesa %5
Joan den ostiralean (hilak 25) berriz egin dugu neurketa, eta oso emaitza pozgarriak jaso ditugu:
- Gaztelania %54
- Euskara %39
- Ingelesa %4
Oraindik nabigatzailea gaztelaniaz konfiguratuta duzuenok animatzen zaituztegu.
Horretarako ez duzu instalazio berezirik egin beharrik, eta 2 minutuko gauza da gaurtik aurrera zure nabigatzaileak lehen hitza euskaraz ematea.
Informazio gehiago, hemen eta kanpainaren hasierako artikuluan.
Erantzunak kargatzen...