Teknologia albisteak

Tanke bat erakusteko 112.000 euro gastatu

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2002-10-25 : 20:10

Pilarika egunean izan zen gastua. Oraindik eurotan larri gabiltzanondako, esan, zifra horrek 18.635.232 pta. esan nahi duela. Zertarako? ba Paseo de la Castellanan tanketzarra erakusteko. Ez pentsa erosi egin dutenik, erakustea bakarrik kosta da horrenbeste.

Espainian egin zuten armamentu erakusketan izugarrizko sona izan omen zuen Leopard E2 deitutako tankeak. Fernando Diez Morenok, Estatuko defentsarak idazkariak aurkeztu zuen suntsitzailea. Ondoan izan zituen Espainiako enpresak ere aurkezpen horretan. Ez dugu jakin ia Euskal Herriko enpresaren batek jarduten duen horrelako "ibilgailuak" egiten.

Urriaren 12ko erakustaldian Espainiak duen indarra erakutsi beharko zuten, eta errentan ekarri behar izan zuten tanke hau. Antonov abioi batean ekarri zuten eta 15 egun hemen eduki ostean berriz bidaliko dute Alemaniara. Ezaugarriak etab. jakin gura badituzue egin klik hemen. Hori bai, produktu hau Alemanian egina dago eta Alemanez irakurri ahal izango duzue. Batzuk penatuta ere badaude karro hau sekula ez dela zeharo espainola izango-eta

Espainiak 233 horrelako ditu enkargatuak eta ez da lehenengoa helduko 2003ko irailera arte. Erabiltzeko moduan egoteko 2004ra arte itxaron beharko dute, gainera. 15 eguneko proba hauetan erabiltzen erraza dela ikusi dute, baina ez dute danbateko bat bera ere egin, ez dute tirorik egin ahal izan 55 milimetro dituen kañoitik. Presaka ekarri dute katxarroa eta erabiltzaileek 4 egunetako praktikak eginda atera zuten Madril erdigunera.

Eta zenbat kostako da "Leopardo" operazioa? 1.939 milioi euro, hau da, 322.622,454 milioi pezeta. Hara hor!

Erantzun

Sartu