Nork ez du ezagutzen La Fura dels Baus antzerki talde katalana? Betidanik antzerki munduan aitzindari agertu den taldeak "XXX" lan polemikoa presentatuko du heldu den azaroaren 16 eta 17an Miarritzen. Lana interesgarria izateaz gain, Euskal Herriko Kazeta - Le Journal du Pays Basquen aldeko ekimena izanen da.
Sadeko Markesaren idatzian oinarriturik XXX obra, sexu erreala eta irudiak trukatzen dituen lana da. Beti bezala, La Fura dels Bausek probokazionea eta arima sentsibleak hunkitzea du helburu lan huntan ere. Jadanik Donostian izan ziren joan den udan, eta Nafarroan debekatua izan ondoren Miarritzen izanen dira azaroaren 16 (larunbata) eta 17 an (igandea). Sarrerak laster izanen dira salgai, baina informazio zuzenaren ukaiteko 00-335 59 22 44 66 zenbakira dei daiteke, edo 00 336 87 61 41 46 zenbakira. Bestenaz, lasai, sarrerak salgai ezarriko direnean, sustatuzaleak abisatuko ditut.
Bi saioak Le Journal du Pays Basque - Euskal Herriko Kazetaren aldeko ekitaldiak izanen dira, Kazetak urtea bete berria baitu.
>Jadanik Donostian izan ziren joan den udan, eta Nafarroan debekatua izan ondoren Miarritzen izanen dira azaroaren 16 (larunbata) eta 17 an (igandea).
Abenduaren 21 eta 22an Santurtzin ere egongo dira La Furakoak. Halaxe agertzen da La furakoen agendan.
Miarritzekoa berriz, ez da agertzen.