Sustatu logoa Teknologia albisteak

mozilla nabigatzailea euskaraz!!

iñaki olano
2002-10-23 12:10

Mozila euskaltegian zegoela esana zegoen lehendik ere weblog honetan, baina orain, probak egiteko moduan dago.

Hartutako posta mezuari "aurrera bolie" emango diogu soil-soilik, ez baikaude informatikan batere jantziak.

Mozilla berria probatzeko irrikitan... Zeuok ere eman bistaizoa gustu baduzue.

On egin!!

Oh.:

Euskara ez da galduko PC edo MAC erdaldunek instalatzen ez dutelako, euskaldunek exekutatzen ez dutelako baizik.

(((((((Kaixo lagun,

(((Badago kalean Mozilla1.1 Euskaraz ezartzeko behar den hizkuntz paketearen lehen behin behineko (beta) bertsioa.

(((Deskargatzeko eta instalatzeko argibideak hemen: zuhar.net/mozilla

((((Orain zuen unea heldu da, proposamen guztiak mozilla@zuhar.com helbidera bidali ditzazkezue. (Asuntoa asko animatzen bada posta zerrenda edo foro bat ere irekiko dugu).

Ah bai, eta zabaldu hitza!

Osoitz Elkorobarrutia Zuhar Informatika Zerbitzuak))))))))

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu