HIZNET 2002-2003 ikastaroaren aurkezpena eta Jon Sarasuaren hitzaldia
Osteguna hilak 24an, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak eta EHUko Soziologia 2 sailak, Hizkuntza Politikarako Sailordetza, UEU eta SEIren laguntzaz antolaturiko HIZNET 2002-2003 Hizkuntza Plangintzari buruzko internet bidezko ikastaroaren bigarren ikasturtearen hasiera ekitaldia izango da.
HIZNET Hizkuntza Plangintza Ikastaroaren helburua, euskararen normalkuntzan lanean diharduten edo interesaturik dauden guztiei soziolinguistikazko eta hizkuntz plangintzaren ezagutza sakona ematea da.
Ikastaroaren bigarren edizio honek aurreko ikasturteko lan-ildo berberari eutsi arren, baditu zenbait egokitzapen eta hobekuntza bai edukietan eta baita metodologian ere.
Aurkezpen horrek hasiera emango dio ikastaroaren bigarren edizioari, eta hasiera horri garrantzia berezia eman nahi diogunez, gure artean Jon Sarasua egongo da Hizkuntzen ekologiari buruko hitzaldia eskaintzeko.
Erantzunak kargatzen...