Teknologia albisteak

Internet erabiltzaileen gaineko 5. inkesta

Erabiltzailearen aurpegia
Aitor López de Aberasturi - Kaixo!
2002-10-22 : 13:10

AIMC-ren 5. inkesta egingo da laster. Inkesta hau euskarazko Interneten erabiltzaileentzat izango da eta helburutzat komunikabideen erabileraren gaineko ezagutza zabaltzea du.

AIMC (Asociación para la Investigación de Medios de Comunicación) irabazteko asmorik gabeko erakundea da. Erakundearen helburua komunikabide desberdinen erabilerari buruzko ezagutza zabaltzea da. AIMCk Interneti buruzko zenbait ikerketa egin ditu, eta emaitzak bere web orrietan kontsulta daitezke (lehenengo erregistratuz). Internet deritzon komunikabidea sakonago ezagutzeko, AIMC laguntza eske datorkizu, eta honako galdeketa honi erantzuteko eskatzen dizu. Inkestaren emaitza nagusiak AIMCen web gunean plazaratuko dira, ikerketa amaitutakoan.

Interneten gaineko inkesta honetan parte hartzen duten guztiek "Páginas Amarillas"-ek emandako sari hauen zozketan sartuko dira:

-Ordenagailu eramangarri eder bat.
-2 I-Paq PDA (agenda elektronikoak).
-5 PlayStation 2.

Inkesta honen prestakuntzan ARGO Redes y Servicios Telemáticosek lagundu du, bitarteko tekniko-informatikoak emanez.

Galdeketaren itzulpenetan ondorengoek parte hartu dute:

-Katalana: Televisió de Catalunya
-Galiziera: Compañía de Radio-Televisión de Galicia
-Euskara: Euskal Irrati Telebista

CCI/ESOMAR Gizarte eta Merkatu Ikerketetan Jarduteko Nazioarteko Kodeak arautzen duena oinarri moduan hartuta, AIMCk ziurtatzen dizu galdeketa honen bitartez jakinarazitako informazio guztia multzo batean eta estatistika helburuetarako bakarrik erabiliko dela, eta elkarrizketatuen anonimatua gordeko dela beti.

Galdeketa 2002ko abenduaren 11ra arte egongo da aktibo.

Erantzun

Sartu