Ikasketa birtualak, irakaskuntza telematikoa, formazioa on-line.... Hezkuntza modu honek izen dexente pilatu ditu, baina, zertan datza berez? Zer dago plataforma birtualak deitzen diren horien atzean? Ikasketa presentzialen amaiera dakar? Hau eta beste hainbat galderari erantzuten saiatuko gara datorren azaroaren 8an Miramar Jauregian prestatu ditugun jardunaldietan.
Izenburu honen pean datorren azaroaren 8an Miramar Jauregian antolatu ditugu irakaskuntza telematikoaren inguruko jardunaldiak. Irakaskuntza telematikoa bigarren mailako hezkuntza-era izatetik hezkuntza-sistema eta irakaskuntza-maila guztiek onartu eta onetsia izatera pasatu da azken urteotan. Gaur egungo oniritzi horrek ahalbideratu ditu bai horretariko hezkuntzari buruzko foroak, bai oraintsura arte hezkuntza presentzialean jardun ohi izan duten beste hezkuntza-esparru batzuetara gaiari buruzko zenbait eztabaida hedatzea.
Adituen artean suertatu diren kontuak direla-eta, besteak beste, nagusi da ea irakaskuntza birtualak benetako hezkuntza-iraultza ekarri duen ala ez batzuek hezkuntza-paradigma berritzat jotzen dute, alegia- edo, aitzitik, hezkuntza mota horri itzala emateko era besterik ez da, hots, beste batzuen iritziz irakaskuntza birtualak ez dakar berekin funtsezko aldaketa handirik.
Hori dela-eta, jardunaldi hauen bidez erdietsi nahi diren helburuak hiru norabide ditu: alde batetik, Universitat Oberta de Catalunyaren eredu birtual arrakastatsua lagun, azaleratu eta sortu diren eredu teknologiko eta didaktikoen berri ematea. Bestetik, Euskal Herriko zenbait unibertsitate eta erakunderen esperientziak ezagutaraztea. Eta azkenik, azalduko den publikoak bertatik bertara erakusketa baten bidez esperientzia horiez jabetzea.
Hori guztia aintzakotzat harturik, jardunaldiotara datorren entzuleak bereganatu ahal izango ditu irakaskuntza birtualari inguruko oinarrizko kontzeptuak eta, aldi berean, bere eginkizun profesionalean aplikatu ahal izateko aukera aztertu ahal izango du.
Informazio gehiago eta matrikulatzeko aukera UEUren webgunean
UEUren idazkaritza k.akademikoa@ueu.org
Erantzun
Sartu