Kultur Elkarteen etorkizunari buruzko mahai-ingurua
Aurten Eibarko Arrate Kultur Elkarteak 50 urte betetzen ditu eta ohi denez, elkartearen historia jasoko duen liburuxka bat aterako dugu, baina gerora begira, urteurrenaren ekitaldien barne, ostegun honetan, urriak 24, Kultur Elkarteen etorkizunari buruzko mahai-ingurua egitera goaz.
Kultura elkarteen arazoak - erakartasuna, dinamika, parte hartzea, kudeaketa,..- ez ditugu egun batean konponduko, baina elkar ezagutza eta esperientzien trukaketak lagunduko digutelakoan topaketa edo mahai-inguru hau antolatu da.
Besteak beste, aztertuko diren gaiak elkarteen arrakasta faktoreak, erronka nagusiak, finantziazio iturriak, ahultasunak, etabar. izango dira.
Sortu zenetik 50 urte pasa ondoren, beste askoren legez, elkarte apur bat "zaharkitua" eta errelebo gutxi duena, baina animo eta gogoa dugunak garenez, besteak beste, aro berrietara egokitze prozesua ireki nahi dugu. Hori dela eta, hausnarketa prozesu horretara beste elkarte batzuk gonbidatu ditugu ere.
Pare bat ordutan solasean arituko gara eta, jakina, nahi duzuen guztiok gonbidatuta zaudete, sarrera irekia da eta.
Tokia
Arrate Kultur Elkartea
Lehen solairuko Aretoa
Zuloagatarren, 3
Eibar
Eguna eta Ordua
Urriak 24, osteguna, arratsaldeko 19:00etan
Partehartzaileak
- Arrasate Euskaldun Dezagun (AED), Julen Arexolaleiba
- Uztarria Azpeitiko Kultur Koordinadora , Iban Arregi
- Zenbat Gara Elkartea eta Kafe Antzokia , Jose Angel Irigarai
- Elgoibarko Izarra Elkartea, Imanol LarraƱaga
- Elorrioko Arriola Aretoa , Aitor Iriarte
Antolatzailea: Arrate Kultur Elkartea
Informazio edo harremanetarako:
Telefonoa: 943.20.22.99
e-posta: arrate.kultu@eibar.org
Erantzunak kargatzen...