UEUren II. Kongresuaren azken txanpan sartzen ari gara. Jadanik ireki da bertan akreditatzeko epea (web-gunetik jadanik egin dezakezue). Bihartik aurrera UEUkideek Kongresuko Ponentzia Ofizialei emendakinak aurkezteko epea daukate. Kongresua abenduan izango da Bilbon, lema honekin: Hausnarketa Estrategikoa Oinarri: GEROA ORAIN
UEUk 1995ean egin zuen bere I. Kongresua, oso garrantzitsua izan zena UEUren ondorengo garapenean. Geroztik, sei-zazpi urte hauetan gauza asko aldatu dira euskalgintzan eta unibertsitate munduan, eta UEU bera ere dezente aldatu da. Hori kontuan hartuz, eta egoera berriei etorkizuneko perspektibarekin erantzuteko prestatu ahal izateko, aurtengo urtarrileko Batzar Nagusiak 2002. urte honetan UEUren II. Kongresua egitea deliberatu zuen
Abenduaren 14an egingo da II. Kongresua, Bilboko Euskalduna Jauregian.
Kongresuaren prestakuntzan hausnarketa estrategikorako metodologia erabili da. Horretarako, lehen fase batean "Sormen Taldeak", "Galdeketa", "UEUbi.kon-mezuak" eta "Iritziak-UEUbi.kon Eztabaida Zerrenda" deitu ditugun tresnak erabili ditugu, UEUko kide guztiei bere ikuspegia eta iritziak emateko bidea irekiz. Jaso diren aportazioak oinarrizko hainbat dokumentutara bildu dira ondoren. Uztailean amaitu den fase honetan, UEUko 60 kidek baino gehiagok hartu du parte modu batera ala bestera.
Hori egin ostean, eta lehen fase horretan bildutako dokumentuetan oinarrituz, Kongresuan eztabaidagai izango diren Ponentzia Ofizialak erredaktatu eta bazkideen esku jarriko dira, Ponentziei emendakinak aurkezteko prozedura irekiz eta Kongresuaren ekitaldian emendakin horiek eztabaidatuz, UEUren datozen urteetako jardunbidea erabakitzeko.
Emendakinak aurkezteko epea bihar urriaren 22an irekiko da, eta azaroaren 15ean itxiko da.
Kongresurako ARGIBIDEAK
Kongresuan akreditatzeko informazioa, eta gainerakoak, jadanik webgunean prest
Erantzun
Sartu