Museoak ikusteko ez dago bertara joan beharrik
Museoek beraien txokoak dituzte sarean ere. horrela, Guggenheim museoa ikusterik badago bertara joan gabe, edo Madrilen dagoen Prado museoa, edo Thyssen-en bilduma, edo... Chillida-leku bera.
Munduko museorik garrantzitsuenek webgunea dute. Sareak eman dezakeena jakiteko Guggenheim-ak ikustea bestetik ez dago. Bost museoak ikusi ahal izango dituzu.Obrak, eraikinak, egilearen erretratua... ondo egituratua dena. Gomendatutako lekuetarako loturak ere ematen dituzte.
New York-eko Arte Modernoko Museoak ere merezi du bisita birtuala. Atentzioa deitzen du txikienentzako prestatu duten ibilbideak. Hori bai, ingelesez dago dena.
Londresen ere badago zer ikusia: Tate Modern. Batez ere interesgarria da eskaintzen dituen lotura piloagatik.
Thyssen-ek ere badu zer erakutsi. Gelaz gela joan daiteke kuadroak ikusiz. Erakusketen egutegia, dendara bisita... lehiaketa kurioso bat ere badago.
Eta gurean era bada zer ikusia Chillida-leku daukagu, esaterako. Bertan, bere obren erretratuak ikusi daitezke, tamainaz handitzeko posibilitatearekin bertan klikatuz gero. Webgunea gazteleraz eta ingelesez dago.
Salvador Dalirena , Reina sofía, Bartzelonako Arte Garaikidearena ere oso polita da... Aukera zabala, inondik bada. Museorik bada ez da asko esatea webgunea ere izango duela.
Erantzunak kargatzen...