Informatikari Euskaldunen IV. Bilkura datorren urteko Apirilaren 4an izango da Miramar jauregian, Donostian, UEUko Informatika Sailak antolatua. Ekitaldi honetako gai nagusia Informatikaria gizarte elektronikoanizango da.
Aurreko ekitaldiek izaniko harrera onak bultzaturik, laugarren aldiz antolatu nahi izan du UEUko Informatika Sailak bilkura hau, informatikari euskaldunak elkartzeko asmoz. Bilkura,datorren urteko Apirilaren 4an izango da Miramar jauregian, Donostian.
Gai nagusia, oraingoan, Informatikaria gizarte elektronikoan da. Gero eta gehiago esaten da gizarte elektronikoan, e-gizartean, bizi garela. Administrazioan zein irakaskuntzan, komunikabideetan zein merkataritzan, instituzio zein gizarte mugimenduetan, gero eta gehiago ari dira sartzen informatika, eta informatikarekin zerikusia duten beste teknologia batzuk. Honen aurrean, zer eginkizun betetzen du informatikariak? Lagundu ote dezake gizarte euskaldunago bat lortzen? Horren guztiaren inguruan osatu nahi genuke, bada, laugarren bilkura hau.
Gai nagusia hori izanik ere, informatikan euskaraz jarduteak berarekin dituen bestelako gorabeherek ere izango dute lekua jardunaldiko mintzagaien artean. Informatikaren inguruan gabiltzanok softwaregile eta erabiltzaile, ikasle eta irakasle, teknikari, eta beste bildu, elkarrekin eguna eman, eta komun ditugun arazoei erantzun eguneratu bat bilatzen saiatzea dugu, bada, helburu nagusia.
Erantzun
Sartu