Mozilla 1.1 Euskaltegian dago
Mozilla Windows, Mac OS 8-9, Mac OS X eta Linux plataformetarako Web nabigatzailea, Posta bezeroa, eta beste hainbat lanabesez osatutako Software askea da. Netscape Communicator izenarekin ere mozorrotzen da.
Eta oso laster Mozilla 1.1 Euskaraz arituko da.
Mozilla Windows, Mac OS 8-9, Mac OS X eta Linux plataformetarako Web nabigatzailea, Posta bezeroa, eta beste hainbat lanabesez osatutako Software askea da. Netscape Communicator izenarekin ere mozorrotzen da.
2002ko Urriak 15ean Zuhar Informatika Zerbitzuak Mozilla Euskaratzearen ardura hartu du. Eusko Jaurlaritzaren enkarguz Elhuyar eta UZEIk Mandrake Linux euskaratu zutenean, distribuzio honen parte zen Mozillaren 0.9.7 beta bertsioa ere euskaratu zuten. Baina lan horrrek ez zuen jarraipenik izan.
Elkar-ulertze erraz baten ondoren Elhuyar eta UZEIk onartu dute Zuhar Informatika Zerbitzuak har dezala lan honen ardura.
Mozilla 1.1 bertsioaren euskaratze prozezua martxan dago eta laster hizkuntza fitxategien "beta" bertsio bat egongo da eskura. Mozilla 1.1 Euskaraz bere ordenadorean instalatzeko, erabiltzeko eta aztertzeko prest dagoen jendea behar dugu, itzulpena ulergarria eta sendoa izan dadin iritzi eta aportazio guztiak behar ditugu.
Ausartak pausu bat aurrera eta e-posta erabili: mozilla@zuhar.com Laster jasoko duzu opari bat bueltan ;-)
Osoitz Elkorobarrutia Zuhar Informatika Zerbitzuak
Erantzunak kargatzen...