Euskal irudigileen erakusketa eta ipuin kontalariak Iurretako Herri Bibliotekan
2002-10-16 11:10
Erakusketa Iurretako herri bibliotekan egongo da ikusgai urriaren 29tik azaroaren 28ra bitartean, astelehenetik-ostiralera 10-13 / 16-20 ordutegian. Bertara Iurretako lehen hezkuntzako eskola umeekin bisita gidatuak egingo dira azaroaren 5 eta 6an.
Bestalde, urritik-abendura bitartean bibliotekan izango diren ipuin-kontalarien berri ematea nahi dizuegu. Saioak ostiralero arratsaldeko 6etan haur bibliotekan izango dira eta haur irakurzaletasuna suspertzeko kanpainaren barruan kokatzen dira, hona hemen egutegia:
Urriak 25: Hiruki taldea
Azaroak 8: Rosa Maria Martinez
Azaroak15: Itziar Zubizarreta
Azaroak 22: Oihulari Klown taldea
Azaroak 29: Muxerenga taldea
Abenduak 5(osteguna): Alaitz Muro
Abenduak 13: Itziar Zubizarreta
Abenduak 20: Rosa Maria Martinez (Ipuin kontalaria + txotxongillo emanaldia)
Abenduak 27: Oihulari Klown
Beste barik, zerbait gehiago nahi izanez gero jar zaitez bibliotekarekin harremanetan, poz handiz argituko ditugu zure zalantzak.
Erantzunak kargatzen...