Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zenbait gobernuk "open source" softwarea begi onez ikusten dute

Otsarri - Nafarroa
2002-10-15 11:10
Venezuelako gobernua "open source" softwarea erabiltzen ari da irailetik aurrera. Gobernuak pasa den hilabetean GPL lizentziapean dagoen softwarea, ahal den guztietan erabiliko duela, jakitera eman zuen.
Politika berri honek software pirata murriztea eta herriari Interneterako sarrera erraztea omen du helburua. Eta horretarako zer izango den erabiliko dena? ba Linux-a izango da oinarri.

Dirudienez, Peruko gobernua zerbait antzekoa egiten saiatu zen. Urte honen erdialdean izan zen hori, baina AEB-ko enbaxadoreak, Peru eta Ipar Amerikako interesen alde jakina, gobernua presionatu zuen "txorakeria" hori bazter utzi eta "estandarrari" atxikitzeko.

Beranduago, Billy Gates-ek Peru bisitatu zuen eta 550.000 dolar eman zituen herriko eskolen sarea hobetzeko.

Alemania, Finlandia, Pakistan, India eta Ingalaterra dira, besteak beste, software librearen kontu honi bueltaka dabiltzanak. Oso serio kontsideratzen ari dira aldaketak. Jabetza intelektualak duen softwarearen seguritate eta kostuaren inplikazioak dira aztergai. Zer egingo duen Billy lagunak? batek daki!


Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu