Sustatu logoa Teknologia albisteak

Castrillo-Ortuoste argazki-bilduma argitara

Eibarko Udalak Udazkenean Argazkilaritza

Eibarko Udalak Udazkenean Argazkilaritza

Antolatutako ekitaldi guztien artean, Eibarko Udal Artxiboan gordetako Castrillo Ortuoste argazki bildumaren inguruko kontuak dira indar handiena dutenak. Castrillo Ortuoste familiako hiru belaunaldik eibartarron argazkiak atera dituzte azken 100 urteotan. Argazki horiek 1997an Eibarko udalaren esku geratu ziren, argazki-denda itxi eta gero. Guztira 200.000 argazki dira bilduma horretan gordeta daudenak, papelean, beirazko plaketan eta negatiboetan.

Argazki Liburua

Ego Ibarra Batzordeak liburu berri bat aterako du, Castrillo-Ortuoste Fondoaren 300 argazkirekin osatuko den liburua; herriak azken 100 urte hauetan izan duen bilakabidearen laburpena, eibartarren bizimoduaren isla. 2002ko abenduaren 13an aurkeztuko du, Portalean, arratsaldeko 19:30etan.

Erakusketa

Egun berean zabalduko da, leku berean, "Castrillo-Ortuoste Fondoa" erakusketa. Urtarrilak 13ra arte, hilabetez, egongo da zabalik. XX. mende osoa jasoko du erakusketa horrek, Castrillo-Ortuoste familiako argazkilaritzaren hiru belaunaldiren begirada: bere estudioa, bere argazki-makinak, eibartarren ehundaka argazki.... Portalea Kultura Etxeko Erakusketa Areto Nagusian abenduaren 13tik aurrera.

Erreferentziak sarean

  • Ego Ibarra batzordearen gunearen bazter askotan ikusiko dituzue fondoko argazkiak, bereziki argazki galerietan
  • Castrillo-Ortuoste fondoaz zehazki hemen

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu