Sustatu logoa Teknologia albisteak

Txerri-haragiaren kalitatea hobetzeko metodo berria Nafarroan

Gontzal Landa - Goiena
2002-10-14 13:10

Orain urte batzuk kalitate eskaseko txerri-haragia arraza zehatz batzuetara mugatzen zen, baina kontuak aldatu omen dira. Izan ere, arrazen arteko gurutzaketak eta batzuen desagerketak haragiaren kalitatean eragin du. Dena den, txerri hazleen kezka bera da: ahalik eta haragi hoberena eskaintzea. Bi dira haragiaren kalitate eskasa adierazten dutenak:

  • Zurbila eta biguna izatea, eta exudazioa erakustea.
  • Muskuluen artean gantz asko izatea.

Hori ekiditeko bi neurri hartuko dute FENAPORekoek:

  • Muskuluen arteko gantza gutxitzeko ohiko gurutzamenduak.
  • Haragiaren kolore falta, biguntasuna eta exudazioa saihesteko benetan berria den neurria: Halotano genea guztiz edo neurri batean gutxitu.

Informazio gehiago Basque Reserchen lor dezakezu.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu