Orain posible da 15 mega bidaltzea eta horrek erraztu egiten ditu kontuak. Magnum agentziak erabiltzen dituen argazkien %80 internet bidez bidaltzen ditu. Orain 30.000 irudi ditu artxibatuak Ferdinando Sciannak, esaterako.
El Pais egunkarian irakurri dugu berria. Magnum enpresako partaidea da. Internetek balio izan du argazkigintzan, eta ez dago dudarik oraindik ere asko erabiliko dela. Huescan egon da Scianna eta han egin ditu adierazpen hauek:
- Ez dut kamara digitala bakarrik erabiltzen, baina prentsan, esaterako, derrigorra da ia. Makina tradizionalek argiarekin izaten dituzte arazoak eta digitalak salto egiten ditu oztopo horiek.
- Nire lana XV. mendeko pintoreenaren antzerakoa da. Haiek enkarguzko kuadroak egiten zituzten eta ondoren marraztutako metroen arabera kobratzen zuten. Nik antzerako zerbait egiten dut.
- Internetek nire bizitza aldatu du: nire erlazioen %70 Internet bidez egiten dut, eta enpresak ere azkeneko 18 hilabetetan argazkien %80 Internetez bidali dute. Horrela jasotzen dute bai aldizkariek, bai egunkariek, liburu-egileek... 2.400 erretratutik 500 bakarrik bidali ziren paperean.
- Asko erraztu da, batez ere bilaketa. Adibidez: betaurreko batzuen argazkia behar nuen. Nik 3-4 gogoratzen nituen, baina bilatzailean 140 atera zitzaizkidan. Beraz, 35 saldu nituen. Orain dela urte bete hilabete bat beharko nuke horiek denak aurkitzeko.
- Alde txarra: orain ez da nahikoa 1GBko memoria, 50 GB behar ditu ordenagailuak. Dena den, hasieran ezin nituen bidali 2MB-ko erretratuak, baina orain, banda zabalari esker, 15ekoak ere bidaltzen ditut.
Erantzun
Sartu