Jasangarritasun adierazleak Interneten
2002-10-10 11:10
Bizkaiko herriz herriko jasateko moduko adierazleak jarri dira Interneten Europar Batasunak bultzatzen duen politikari jarraiki egin da pausu hau. Agertzen direnen artean:
- Nola bidaiatzen den Bizkaian
- Zein distantziatan mugitzen den jendea
- Herritarrek eskura dituzten zerbitzuak zeintzuk diren
- Haurren bidaiatzeko moduak, eskolara joateko
- Enpresa kopurua ingurumeneko ISO kalifikazioarekin
- Zenbat soro dauden degradatuak eta zenbat errekuperatuak
- Labeldun produktuen kontsumo tasak eta berdin produktu ekologikoenak
Biodibertsitatea eta ingurumena zaintzen lagunduko ei dute datu hauek. horixe adierazi du Ingurumen diputatua den Maria Ester Solabarrietak. Bestetik, Udalek jakingo dute nola ordenatu, nola egin planak eta soroa modu neurtuan erabiltzen lagunduko die.
Bizkaiako 111 herriek datu hauei jarraiki egin beharko dituzte etorkizuneko herri-lanak. Informazio gehiago, hemen
Erantzunak kargatzen...