Asisko Urmeneta, Kike Amonarriz eta Antton Olariaga hirurkoak "Euskaraz dibertitzeko manerak" eskainiko du urriaren 10ean, osteguna, Bilboko Kafe Antzokian, gaueko 10etan. Hitzaldi honetan hizkuntza ardatz, dibertitzeko, barre egiteko, ligatzeko, iraintzeko, trufatzeko... Euskarak duen ahalmena agerian geratzen da.
Toponimia, euskalkiak, hotsak, harrabotsak, itzulpenak, etimologiak, hitz jokoak eta jolasak dira hitzaldiaren ardatz. Hizlarion ustez, argot nazionala sortzeko erabili beharko liratekeen irizpideak ere markatzen dira. Hitzaldian bestalde, entzuleek esku hartzen dute eta teknika horiek ikas ditzakete. Hau dena, Bilboko Kafe Antzokian
Behinola SUSTATUN bertan agertu zen hitzaldi interesgarri honen gaineko informazioa eta iruzkin positiboak jaso ditu leku guztietan. Beraz, hemendik gomendatzen dugu. Sarrerak 3 euro balio du.
Bazenekien euskaldunek zituztela Amerikak ediren? Zer eros Eros-Shop batean? Nork asmatu zuen "Telebista" hitza? Nola madarikatu etsaia? Zer da "Baita" japonieraz? Zer da metodo fonoguturala? Nondik heldu zaigu nekrofiliarako tirria? Kennedy bizi zitekeen euskaldundu izan balitz? Zer da lekatxoa? Galdera hauei eta bertze aunitz gehiagori ez diegu ihardetsiko, baina denon artean ederki jostatuko gara Hizkuntzaren barne bideetan gaindi.
Oharra: Hitzaldiaren amaieran ez da titulurik banatzen eta ordu horiek ez dira baliagarriak inongo masterretan eransteko.
Erantzun
Sartu