Teknologia albisteak

Unibertsitateko ikasmaterialaren sorkuntza sustatzeko poltsa

Erabiltzailearen aurpegia
UEU-Argitalpenak - Udako Euskal Unibertsitatea
2002-10-08 : 11:10

Udako Euskal Unibertsitateak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, unibertsitate-mailako euskarazko ikasmaterialaren sorkuntza sustatzeko poltsarako deia egiten du.

Ikasmaterialen esparrua UEUko edozein saili dagokiona izan daiteke: antropologia, antzerkilaritza, arkitektura, artea, bertsolaritza, ekonomia, filosofia, fisika, glotodidaktika, historia, hizkuntzalaritza, ikasketa klasikoak, informatika, itzulpengintza, kazetaritza, kimika, klimatologia eta metereologia, literatura, matematika, musika, natur zientziak, osasuna, pedagogia, psikologia, sexualitatea, soziologia, soziolinguistika eta zuzenbidea.

Lanaren azken emaitza, 150-300 orrialdeko unibertsitate-mailako euskarazko ikasmateriala izango da. Proiektua, azterlana eta lanaren erredakzioa euskaraz egingo dira. Poltsaren iraupena gehienez 8 hilabetekoa izango da eta diruzenbatekoa 3.000 eurokoa.

Harremanetarako eta informaziorako helbidea ondokoa da:

Helbide postala: Udako Euskal Unibertsitatea. Argitalpen Saila
Ikasmaterialaren POLTSA
Erribera kalea 14, 1. D
48005 Bilbo (Bizkaia)

Helbide elektronikoa: argiltalpenak@ueu.org
Telefaxa: 94 479 30 39
Telefonoa: 94 679 05 46 (Nekane Intxaurtza)

Helbide horretan eta UEUren webgunean emango da poltsaren ezaugarrien berri zehatzagoa. Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2002ko urriaren 16tik 30era arte izango da zabalik, biak barne. Eskabidearekin batera egilearen ezaugarriak, gaiaren azalpena eta lana zelan burutuko litzatekeen azaltzen duen proiektua aurkeztu behar da, ahalik eta zehatzena (10 orrialdekoa gehienez).

Erantzun

Sartu