Sari garrantzitsua Unai San Martini
2002-10-08 01:10
Unai San Martin jaiotzez eibartarrak, orain AEB-ko San Frantziskon bizi dena, jasoko du Espainiako Grabatugintza Sari Nazionala, Obabakoak-ek literaturan lortu zuenaren parekoa.
Donostiako Koldo Mitxelenan bada Unai San Martinen argazki-grabatu serie bat, Victor Hugo-k Pasaiaren inguruan idatzirikoan oinarritua, Koldo Izagirrek euskaratuta Elkar-ek berriki argitaratu duen liburuko atal batean zehazki.
Unai San Martinek Benvenuto Celliniren dizipulutzat du bere burua.
Orain dela hamazortzi bat urte sekta bat fundatu zuen, Benvenuto merezi bezala adoratzeko.
ZORIONAK, ABERKIDE MODERNO HORI!!!
Erantzunak kargatzen...