Miramon Enpresa Digitalak egin du deialdia eta helburua ekonomia digitalera hobekien egokitzen ari den Gipuzkoako enpresa onartzea eta sustatzea da. Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainak daude deituak.
Hautagaiak bi modutan aurkez daitezke:
Honakoen bidez:
Proiektuak balioesteko orduan, honako faktoreak izan beharko dira kontutan: Enpresen estrategiaren baitan informazioaren teknologiak duen integrazio maila batetik, enpresa antolakuntza informazioaren teknologiaren erabileretara egokitzea, bestetik. Teknologia aplikatuen erabilgarritasuna eta eskalagarritasuna zein Enpresen kudeaketan izandako hobekuntzak. Eta enpresa ingurunean izandako ondorioak eta ahalmen maila.
Parte hartu nahi duten enpresek eta hautagaiak aurkezten dituzten entitateek izen-emate orria bete beharko dute, eta saria balioesteko orduan beren alderdiak goraipatuko dituen txosten labur bat gehitu beharko diote. Txostenak ondorengo alderdiak izango ditu:
Hemen duzu bete beharreko eredua. Ondoren e-mail bidez bidali behar duzu info@bicberrilan.com helbidera.
Miramon Enpresa Digitala. Erref.: Ekonomia digitalera hobekien egokitutako enpresari saria. Helbidea: Mikeletegi ibiltokia, 56-3. solairua 20009 - DONOSTIA. Informazio telefonoa: 943 000999
Izen-emate orria aurkezteko azken eguna 2002ko azaroaren 10a izango da.
TORIBIO ECHEVARRIA sariak publiko egin eta ematen diren ekitaldi berean egingo da saria publiko, eta bertan emango da. Ekitaldiaren buru Lehendakaria eta Gipuzkoako ahaldun nagusia izango dira.
Erantzun
Sartu