Eutsi goiari Juanjo!
2002-10-07 11:10
Testua bidali duenak sinetsi nahiko luke Ibarretxeren erreferenduma indarkeriarik gabeko egoera batean egingo dela, baina azkenean umoretsu izan nahi baina ezin duen doinu etsi bat atera zaio, bidaltzaileak berak batere gustuko ez duena. Pikutara krudelak! Gora hippiak!
Ba erreferenduma bera edo bere emaitza baino deigarriagoa litzateke halako egoera bat (eszenatoki: hori kutrekeria!).
Alegia, ertzainek ez dituzte bakezale guztiz errugabeak espetxeratuko, beren saihetsak ostikoka apurtu ostean; etakideek ez dituzte neskatxak eta beste akabatuko; polizia espainolek ez dituzte gazte euskaldunen ipurtzuloak beren pistola eta borrez urratuko.
Zein polita, zein ederra eta zoragarriyaaaa,
arimak salbatutzeko zerutik etorriyaaa!!
Hori abesten da Guadalupen, Hondarribian.
Izanez ere, Erreferenduma indarkeriarik gabe egin ondoren, bildua izanen dugu aski adore, oraindik zailagoa dirudien arazo bati heldu eta goitik beheiti konpontzeko: Alardeetako bazterkeria.
Azkenik, ozono geruza berregin genezake, baita uholdeak idortu ere.
Erantzunak kargatzen...