Teknologia albisteak

Euskal Musikarendako ataria dago sarean

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2002-10-04 : 12:10

Euskal Musikarendako atari bat egitea ez da gaur goizeko ideia. Dena den, sarean badago bat. Oraindik, badirudi ez dagoela guztiz amaituta, baina baditu atal batzuk martxan. mp3 gutxi batzuk ere entzun daitezke, baina 20 segunduko kantuak bakarrik dira batzuk...

Horrela aurkezten dute EuskalMusika atariaren egileek webgunea:

Ongi etorri EUSKALMUSIKA.COM Berrira

Hemen da, azkenik, EuskalMusika.com berria!! Euskal musikaz eta Euskal Herrian egindako musikaz jakin nahi zenuen guztia aurkituko duzu hemen: taldeak eta bakarlariak, berriak, lotura interesgarrienak, mp3-ak, kontzertuak... Eta, jakina, zure laguntza ere eskertuko dugu. Zure talde maiteenaren webgunerako lotura eman nahi diguzu? Kontzertuen berri? EuskalMusika.com-en zerbait aldatuko zenuke, edo zerbait gehitu? Zuen mezuen zain gaituzue. Idatzi, eta emaiguzu zeure iritzia!! Idazteko helbidea: info@euskalmusika.com

Bertan, 2 berri nagusi dituzte gaur Bide Ertzeanen Maite Out disko kaleratu berria da hizpide; bestetik, Gramyak eta Kepa Junkera nahasten dituen berria.

Euskal Musika foroa ere badute eta horrela animatzen dute eztabaidara: Zer iruditzen zaizu EuskalMusika.com berria? Musikariak behar dituzu talde berri bat sortzeko? Musikari buruzko zerbait esan nahi duzu? Sar zaitez.

Euskal musikarientzako txokoa ere badago. Asmoa, talde eta bakarlarien zerrenda luzatzea da. Oraindik ere lan dexente dago egiteko, asko eta asko dira eta falta diren taldeak.

Kontzertuen zerrenda, Berriak, Harremanak, Irratiak, Loturak... egiteko dauden atalak dira. Badirudi oraindik ez dagoela amaitua, baina guk sarean aurkitu dugu eta lanean dihardutela ere ez duenez jartzen, BWEB moduan eman dugu argitara.

Erantzun

Sartu