Linux-ekin %70 aurreratuko duzu
Badu ordea txartzat jo daitekeen jakingai bat ere: 100 PC erosi beharra dago beherapen horretaz baliatzeko. Egiaztapen hauek Scott McNealy-k egin zituen irailaren 18an SunNetworks-en ekitaldi batean. Sunek Linux-PC komertzializatzeko zituen planak adierazi zituen. Hurrengo urtean, esaterako, idaz-mahaietako ordenagailuak saltzen hasiko da McNealyren enpresa. Erdia kostako direla dio bai erosterako orduan, eta baita mantenua egiterakoan ere.
Enpresak, eskolak, erakunde publikoak eta bankuak izango dira eskaintzaren jasotzaileak. 100 makinako paketeak salduko dira zerbitzariarekin eta softwarearekin batera.
Jonathan Schwartz-ek esan zuenez, Linux-Sun paketeak 300.000 dolar balioko ditu eta orain, pakete hori Microsoft-ek 1.000.000 pta. kobratzen ditu. Hau da, %70 gehiago.
Erantzunak kargatzen...