Sustatu logoa Teknologia albisteak

Botoak saltzen dira Interneten

editorea - Sustatu
2002-10-02 11:10

Oraindik ez da heldu sukarra Euskal Herrira eta EAJ, Aralar, EA, Ezker Batua, Sozialista Abertzaleak, PSOE, PP. ezingo dira hasi botoak trapitxeatzen. Diru gehien duenak, momentuz, ez ditu boto gehien lortuko, ez behintzat botoak zuzen-zuzenean erosita. Nahiz eta dirua izanda...

Alemanian, irailaren 22an izan ziren hauteskundeetarako webgune bat egon zen botoak saltzen. Formulario bat betetzen da datu pertsonalekin eta gero Cashvote-k agintzen dion partidua bozkatzera. Bozkatzaileak beraren preferentzia adieraz dezake, baina ordaintzen duena ez da egongo kasu egitera behartua.

Iskanbilarik ez da falta. Batzorde elektoraleko presidentea demokrazia jokoan dagoela esatera ere heldu da, sistema demokratikoa bera zalantzan jarriz. Francfort-eko fiskaliak ere zabaldu du ikerketa Frankfurter Rundschau egunkariaren kontra. Egunkari honek iragarki bat argitaratu zuen 10 eurogatik botoa saltzen zuen pertsona batena. Euskal Herrian saltzen diren egunkarietan ez dugu horrelakorik ikusi, baina zeinek daki.

Orain Alemanian pasatu da hauteskundeen sukarra, baina esperientziak balioko du gainontzeko herrialdeetarako? ni baiezkotan nago. Bueno, segun zein alderdi den botuak jasotzen dituena...

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu