Hauxe da topatu dudan gunea:
Euskal Herria Nazional Sozialista izeneko webgunea.
Naziek,
Libre Opiniónizeneko gune txiletar erabiltzen dute. Eta bertan topatu daiteke harri bitxi hau.
Beraien webgunea horri luze bat da. Bertan ikusten dugu alemana eta gaztelera gehien erabilitako hizkuntzak direla. Euskal Herriko sinbologia (ikurrina inoiz ez) eta naziena nahastuta agertzen dira.
Euskararen erabilpena esaldi gutxi batzuetara mugatzen da. Ez dirudi horri hau Euskal Herrian egin dutenik. Bertan Txileko material asko aipatzen da eta badute euskal kulturari buruzko atal bat non lauburuaz, antropologiaz eta kiroletaz hitzegiten duten. Bertan,
euskal bandera nazional sozialista ere aurkeztu dute. Gorria, Nazien bandera bezalakoa da, baina gurutzearen ordez lauburu beltza bat jarri dute.
Gipuzkoarrek eta
Arabartarrek ere bere webgune propio sortu omen dute.
Arabartarren webgunean, Euskal Herriko lehendakaria beltza izango dela iragartzen dute, eta Euskal Herrian ia ez dela euskaldun jatorrik geldituko.