Ondarroako Bolo-Bolo aldizkariak Azken Agurra IV. testamentu-gutun lehiaketan parte-hartzeko deialdia egiten du.
Lehiaketeak gai bakarra dauka: heriotzearen aurreko azkenengo nahiak.
Azken Agurra 2002 IV. Testamentu gutun lehiaketa: Baldintzak
- Idazlanek euskaraz beharko dute izan.
- Parte hartzeko ez dago adin mugarik.
- Lanek argitaratu gabeak, saritu gabekoak eta orijinalak beharko dute izan.
- Idazkiek testamentu edo behin-betiko agur gutunaren forma izatea hobetsiko da.
- DIN A4 formatuan. Eskuz (irakurtzeko moduan), makinaz edo ordenagailuz idatzita.
Bi orrialde baino luzeago ez.
- Idazlanari izenburu edo lema bat jarri eta goitizenez sinatu. Datu pertsonalak
aparteko gutunazal batean sartu (Izen-abizenak, helbide osoa eta harremanetarako telefono bat) eta lanarekin batera bidali.
- Lanak entregatzeko epea: 2002ko urriaren 11. Email bat bidaliz bolobolo@euskalnet.net helbidera edo helbide honetara idatziz:
Ondarroako Udala. / Azken Agurra Lehiaketa. / Euskara Zerbitzua. / 48700 ONDARROA
- Emailez jasotako lanak antolatzaileok prestatuko ditugu epaimahaiari entregatzeko, diskrezioa bermatuz.
- Bi sari:
Lehena, 300 euro eta "Bolo" oroigarria, Euskal Herriko onenari.
Bestalde, 150 euro eta "Bolo" oroigarria, Ondarroako onenari.
- Kultura munduko hiruzpalau adituk osatutako epaimahaia bilduko da eta honek erabakiko du nortzuk diren irabazleak. Epaimahaikoen erabakia eztabaidaezina izango da.
- Sari banaketa: 2002ko urriaren 31a, osteguna (Domu Santu egun bezpera), iluntzeko 8:30etan, Ondarroako Kafe Antzokian.
- Lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar.
BOLO-BOLO aldizkariaren esku geratuko da saritutako lanak argitaratzeko eskubidea, beti ere idazlearen izena aipatuz.
Beharrak urriaren 11rako egon beharko dira . Argitasun gehiago: Ondarroako Udalaren Euskera Zerbitzuan edo bolobolo@euskalnet.net posta elektronikoan.
Informazioa Ondarroako Udalaren webgunean
Ondarroako Bolo-Bolo aldizkariak Azken Agurra IV. Gutun Testamentu lehiaketako sariak banatu zituen. Epaimahaiak (Kirmen Uribe idazlea tartean dela) honela banatu ditu sariak: Ondarroako saria, Leire Bilbaorentzat, eta, Euskal Herrikoa, Eneko Barberena arrasatearrarentzat. Zorionak bioi. Datorren urtean ere antolatuko dugu. Ea animatzen zareten!