Perejil dela eta barre piska bat egitera joan naiz. Nire asmoa Flash-ean eginda zegoen animazio bat ikustea zen, lagun batek bidalia, eta hara non, Espainiako ereserkia ere entzun behar izan dudan.
Berakatza eta perrexila zuen webgune baten bila nenbilen eta beste batekin egin dut topo. Sartu, sartu hemen eta 113.000 bisitaritik gora egiten lagunduko duzu. Musikarik ez du falta gainera, eta nolako musika! Gogoraraziko dizue Espainia dela Marruekos gehien laguntzen duen herrialdea, proposatzen dute laguntzak kentzea eta harreman diplomatikoak ere haustea, Marruekostik datozen lagunei bisaduak ez egitea, edo kontrolak gogortzea oztopoak jarri eta bidaiariak disgustora sentitzeko. Zu ere honen aldeko bazara, foroan idaztea gomendatzen dizue. Islaperejil.com eta perejilista.com, domeinu biak eramaten dute leku berera.
Hori gutxi ez balitz, lotsagabe egiten diote barre Mohamed VI-ari. Erretratu bat jarri dute webgunearen portadan azpi-oin honekin: Mohamed VI disfrazado de condón en elnuevo vídeo de los Pet Shop Boys. Webgune patxangero honetan nora egingo zituen loturak begiratzen egon naiz, eta nora egingo ditu ba, El Pais egunkarira. Badago, ordea, irla horren berri historia kontuan hartuta ematen duen gunerik ere, Tarifako web batean aurkitu dut nik. Artikulu kritikoak ez dira falta, baina googelen isla perejil berbak sartzea modukorik ez dago zenbat orri aurkitzen diren ikusteko. Beldurgarria ere bada. Perejil berriz Espainola dela dioten berrietatik hasi eta beste hamaika.
Dena den, nik lagun batek esandako gune batzuk begiratu gura nituen, esaterako, nosdivertimos edo geocities-eko hau Ni dagoeneko isil xamar dagoen kontu hau barrez begiratzearen aldekoa naiz. Bestela nola begiratu ba?
Erantzun
Sartu