Teknologia albisteak

Ateneo berria Gasteizen: Zapateneoa

Erabiltzailearen aurpegia
Mikel - Gasteiz
2002-09-26 : 12:09

Zapateria kalean egongo da ateneoa, 95. zenbakian. Zapateneo deitzen da elkarte berria. Liburu denda txikiak isten dauden garaian, liburutegi eta banatzaile alternatiboa sortu da. Urriaren 5ean zabalik izango dira ateak!

Kolektiboen lanak, ohiko salmenta puntuetan aurkitu ezin diren bitxikeriak, ikuspuntu autonomoenetatik igorritako mezuak... Horiek denak Euskal Herriko mugez gaindi zabaltzen ere saiatuko dira Zapateneo-ko lagunak.

Nola funtzionatzen duen

Hilero kuotatxo bat ordaintzen da eta gero Zapateneoko materiala erabili ahal izango da. Mailegua ere posible eginen du. Kuota ordaintzeak, nolabaitera, gestioari dagozkion gauzak esatera ere baimentzen du. Iritziak eta iradokizunak ondo hartuak izango dira.

Zapateneoren ordutegia

  • Asteartetik ostiralera: 18:30etik 21:00etara.
  • Larunbatetan, goizez, 11:30etik 13:30era.

Kultur elkartearen aurkezpen ekitaldiak:

  • Larunbata 28: Aurkezpen jaia, Gasteizko gaztetxean, Sukuma perkusio taldea eta MPBrekin.
  • Asteazkena 2: Rompamos el cerco de la exclusión liburuaren aurkezpena eta oinarrizko errentaren gaineko solasaldia Berri Otxoak taldeko kideekin. 20:00etan, areto berrian.
  • Osteguna 3: Poesia emanaldia Gasteizko gastetxean 22:00etan.
  • Larunbata 5: Ongietorri jaia, 11:30etik 13:30era, Zapateneon: Kirmen uribe, Rikardo Arregi, Maixa Lizarribar, Xabi Olaso...

Erantzun

Sartu