Teknologia albisteak

Webgune orekatuagoa, kontsultatzeko errazagoa eta eskuragarriagoa

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2002-09-25 : 18:09

Koldo Mitxelena Kulturuneak webgune berria prestatu du, "hain aldagarria den interneteko berritasunak jasotzeko gai izango dena, eta, aldi berean, gure erabiltzaileen arteko komunikazioa aberastuko duena".

Liburutegiko katalogoa kontsultatzeko sistema berria ere jarri dute martxan. IPAC izena du eta aurreko telenet sistema zaharra ordezkatzera dator, izan ere, telnet sisteman terminal "itsua" da kontsultako ordenadorea. Hala, liburutegiko katalogoa (eta Zuzendaritzako beste liburutegietakoak, esate baterako, Artelekukoa eta Untzi eta Zumalakarregi museoetakoak, webaren bidez kontsulta daitezke, modu askoz ere erosoagoan.

Txata ere jarri dute: kontsultak denbora errealean

Webgunean azaltzen dutenez: "gainera, tresna bat erantsi diogu, gure ustez berria eta erabiltzaile guztiei aukera handiak emango dizkiena. Ordutegi zabal batean (liburutegikoan, hain zuzen, astelehenetik ostiralera 08:30etatik 20:30etara) aukera izango da txat sistemaren bidez Kultura Zuzendaritzako langileei denbora errealean kontsultak egiteko. Zuzendaritza honen jarduerei buruz, hau da, erakusketei, deialdiei, liburutegiei, eraberritzeei eta abarrei buruz galderarik izanez gero, aukera horretaz balia zaitezkete argibideak eskatzeko."

Kulturguneko Aretoa digitalizatua

Webgune berri honek, Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusiarekin zerikusirik duen beste zerbitzu bat ere eskainiko digu. Izan ere, Areto Nagusiko ekipamendu teknikoa goitik behera berritu dugu. Adibidez, berri-berriak ditugu bai argi sistema (aurrerantzean aukera izango dugu aretoaren baldintzengatik orain arte nekez egin ahal ziren jarduerak egiteko, esate baterako, antzezpenak, poesia irakurketak eta antzekoak) eta baita soinu eta bideo sistemak ere. Orain dena dago digitalizatuta, gure garaiok eskatzen duten bezala. Hala, jarduera guztiek euskarri digitala izango dute gaurtik aurrera, eta begien bistakoak dira horrek ekarriko dizkigun abantailak.

Beste aldetik, irudiak formatu digitalean hartuko ditugunez, interneten bidez denbora errealean zabaltzeko aukeran gaude, eta edonork edonon ikusi ahal izango ditu, KOLDO MITXELENA Kulturuneko ekintzak Donostiako egoitza honetara etorri gabe.

Real Video da eskuratu duten sistema eta, Kultura Zuzendaritzaren webguneko esteka botoi bati sakatuz gero, areto honetan gertatzen dena egun osoan zehar eta edozein ordutan ikusi eta entzun ahal izango dugu.

Webgunean sartzeko zanpatu hemen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago