Teknologia albisteak

Disko etxeei enbidoa berriz Kazaa-k

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2002-09-25 : 13:09

Kazaa-k aurkeztu duen bertsioak aldatuko ditu musika jasotzeko moduak. diskoetxeek musika pirateatuari mugak jartzeko aukeratua zuen bidea ez da errentagarria izango. Disko etxeek sarean jarritako kantu faltsuak antzematen ditu Kazaa Desktop-ek.

Sharman Networks-ek egin du Kazaaren bertsio berria. Orain, kantuak aldatzeko modua efektiboa da, etekin hobea ateratzen zaio. Kazaa erreminta ezaguna da MP3ak trukatzeko P2P formatuan, hau da, kantuak banan-banan trukatzeko. Eta zergatik diogu ezaguna dela programa hau? ba programa 120 milioi aldiz deskargatu dutelako erabiltzaileek azken urtean.

Kazaa 2.0-k baditu berritasunak, eta garrantzitsuena hauxe: kalitatea neurtzen da eta, beraz, erabiltzaileak artxibo faltsuak zeintzuk diren jakiten badu, identifikatuak eta baztertuak geratzen dira balio ez duten artxibo horiek. "Erabilienak" izango dira jasoak behin eta berriz. Horrela, P2P sistemaren kontra disko etxeek egindako lana ezerezean geratuko da. Trabak jartzen aritu dira behin eta berriz.

Kalitatea bermatzeko eskatzea erabiltzaileei estrategikoa da Kazaa-koentzat, beraz, deskarga egiterako orduan prioritatea emango diote tresna hori erabiltzen dutenei. . Sharman Networks-ek beste funtzio nagusi bat ere jarri dio bertsio berriari: deskargatzen diren artxiboak eskaneatu egiten dira automatikoki ia birusik duten jakiteko. Horrez gain, bilduma handiak pirateatzeko erraztasunak ere ematen ditu bertsio berriak.

Erantzun

Sartu