Telefonica-k berriro ere batasunaren webguneak zentsuratu ditu
Internet prestatua dago, haren zatiren bat matzuratuta egonda ere, informazioa trukatzen jarraitzeko. Baina zer gertatzen da Telefonica bezalako interneterako sarbide hornitzaile batek zer ikusi dezakezun eta zer ez erabakitzen duenean? Non dago egoera horretan informatzeko eta adierazteko eskubidea?
Gaur egun Telefonicaren konexioren bat erabiliz Batasunaren webguneak, bai batasuna.org bai batasuna-barakaldo.org, ikustea ezinezkoa da. Euskaltelena bezalako beste konexioren bat erabilita, ez dago inongo arazorik.
Berriro ere Telefonicak Garzonen lana egiteari ekin diola ematen du. Faxista honek lortu ezin duena, webguneak ixtea alegia, bere gain hartuz.
Telefonicari gogorarazi beharko diogu arazoak izkutatuz ez direla inoiz konponduko. Eta benetako arazo politikoari heldu bitartean hemen nola edo hala gure mezua adierazten jarraituko dugula.
Informatuta egoteko eskubidea osoa dugulako eta era berean Batasuna-k adierazteko beta izan behar duela sinistuta gaudelako batasuna.org eta batasuna-barakaldo.org webguneak ikusteko helbide pare bat bidaltzen dizuet.
Erantzunak kargatzen...