Elekaren eginkizun nagusia jakintza kudeatzen duten eta informazioaren teknologiak aplikatzen dituzten enpresa eta erakundeentzako I+G+B irtenbideak eskaintzea da. Eleka bi talde elkartuz sortu den enpresa-proiektua da: IXA Taldea eta Elhuyar Fundazioa.
IXA Taldeak 13 urte daramatza EHUko Informatika Fakultatean infoingeniaritza linguistikoaren arloan ikertzen. Errendimendu Handiko Taldea izendatu du Eusko Jaurlaritzak. Elhuyar Fundazioa, berriz, 30 urtean Euskal Herriko hizkuntzalaritzaren arloan enpresa aitzindaria izan da.
Bi talde horien lanaren fruitu dugu Eleka.
Informazioa estrategikoki kudeatzeko neurrira egindako irtenbideak eskaintzen ditugu.
Teknologia linguistikoetan espezializatu gara, dokumentuak kudeatzeko arazoei irtenbideak bilatzen, bai eta jakintza kudeatzeko, analisi linguistikoak egiteko, lematizatzeko, desanbiguatzeko, etab.erako arazoei irtenbideak bilatzen ere.
Orain arte tresna eta aplikazio gehienak euskara informatikoki tratatzeko garatu baditugu ere, zerbitzu eleanitzak eskaintzen ditugu. Bezeroaren behar errealak antzematea eta neurrira garatutako irtenbideak eta zerbitzuak eskaintzea da gure helburua.
Elekaren ekintza arlo-nagusiak besteak beste, honako hauek dira:
Irailaren 26 eta 27an Berlin-en ospatuko den Lang-Tech 2002 kongresuan aurkeztuko da Eleka. Kongresu hau Europa mailan ospatuko den hizkuntz-teknologien foroa da, eta bertan izango dira besteak beste Microsoft, Conexor edo Scansoften mailako enpresak.
Erantzun
Sartu