Teknologia albisteak

Sexu-hezkuntzaren garapena euskal eskolan

Erabiltzailearen aurpegia
Sexologia Saila - Udako Euskal Unibertsitatea
2002-09-23 : 12:09

Aste honetan amaitzen da UEUko sexologia sailak antolatu duen ikastaroaren matrikula epea. Jendakiaren sexualitatea hobeto ezagutzen hastea helburu duen ikastaro interesgarria.

Ikuspuntu profesional eta zientifiko batetik abiaturik, jendakiaren sexualitatea hobeto ezagutzen lagunduko digun ikastaroa da prestatu dugun hau. Halaber, gaur egungo sexologiaren ekarpenak hezkuntza arloan euskaraz osatu, sistematizatu eta plazaratu egin nahi ditugu.

Besteak beste honako helburuak ditu ikastaroak:

  1. Ezagutza sexologikoa landu.
  2. Giza Izate sexualaren aurrean suertatzen diren jarreren inguruan hausnarketa sakona egin.
  3. Sexualitatearen inguruan irauten duten tabuak eta beldurrak gainditu.
  4. Mendebaldeko egungo kulturak ezartzen dituen balore sexualak aztertu eta hausnartu. 5. Sexualitatearen funtzioak eta beraren garapena ezagutu.
  5. Practicum-aren bidez sexu-hezkuntzaren errealitatera hurbiltzeko saiakera egin.
  6. Sexologiarekin lotura duen terminologia zaindu eta beraren garrantziaz ohartarazi.

Matrikula gauzatzeko zein informazio gehiago jasotzeko UEU-ren webgunean.

UEUko Sexologia Saila.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago