Teknologia albisteak

Autorik Gabeko Eguna irailaren 22an

Erabiltzailearen aurpegia
Gontzal Landa - Goiena
2002-09-20 : 17:09

Urtero turismoen erabilera gutxitzeko deiak egin arren, Europako eta Euskal Herriko errepideetan gero eta trafiko gehiago dago. jasateko moduko Mugikortasuna lortzea izan behar da helburua.

Urteak dira Autorik Gabeko Eguna egiten hasi zenetik, baina azken urteotako estatistiken arabera, gero eta ibilgailu gehiago dabiltza gure errepideetan handik-hona:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan 1993tik 1999ra bitartean, turismo kopuruak gora egin du, eta dagoeneko bi biztanleko turismo bat dago.
  • EAEn ere CO2 isurien ia erdia garraioek sortzen dute.
  • Urtero 80.000 europar hiltzen da trafikoaren kutsadurarekin lotutako gaixotasunek eraginda.

Estatistikak larriak izanik ere, egunotan Mugikortasun jasangarri baten aldeko astea egiten ari da. Hori dela-eta Europako eta Euskal Herriko hiri eta herri nagusietan hitzaldiak antolatu dira, ibilgailuek eta, bereziki, turismoek eragiten duten kutsaduraz hitz egiteko. Bilbo da trafiko gehien sofritzen duen euskal hiria, eta igande honetarako antolatu ekitaldiak ugari dira.

Arazoari aurre egiteko errezeta nagusia beti bera da: hiri barruko joan-etorrietan garraio publikoa eta bizikleta erabiltzea, edo oinez ibiltzea. Izan ere, aukera guzti hauek merkeagoak izateaz gain, ingurumena askoz ere gutxiago kaltetzen dute edo ez dute batere kaltetzen.

Erantzun

Sartu