Konputagailu-sareak, euskaraz
2002-09-20 11:09
A.S: Tanenbaumek idatzitako 'Konputagailu-sareak' best-seller klasiko bat da. Argitaratu bezain laster mundu osoan zehar nagusitu zen, irakaskuntza arloan zein autodidakten artean. Horregatik aukeratu du Euskara Institutuak konputagailu-sareei buruz euskaraz argitaratzen den lehenengo liburua izan dadin.
Interneten funtzionamendua ulertu nahi dutenentzako libururik aproposena da hau. Dena dela, liburuak askoz gehiago eskaintzen du: transmisio-teknologiak, sare lokalak, sare-protokoloak, sareak elkarkonektatzeko gora-beherak, kriptografia, segurtasuna sareetan, multimedia sareetan, eta abar. Eta hori guztia Tanenbaumen irakurterraza, zuzenekoa eta freskoa den estiloan idatzita.
Liburuaren fitxa:
Titulua: Konputagailu-sareak
Egilea: A.S. Tanembaum
Itzulpena: Lide Azkue
Argitaletxea: UPV/EHUko argitalpen zerbitzua
Orrialde kopurua: 861
ISBN: 84-8373-412-5
Banatzailea: UNBE, Bilbo.
Salneurria: 44 €
Erantzunak kargatzen...