Teknologia albisteak

Kontzertuak 24 orduan, etenik gabe

Erabiltzailearen aurpegia
Jon Abril - Berako Kultur Batzordea
2002-09-20 : 03:09

Ertz Berako Arte Guneak antolaturik, bigarren urtez, Ertz Leihoa jaialdia eginen da heldu den asteburuan. Ertz jaialdiaren haritik, Euskal Herriko artistei, eta zuzeneko esperimentazioari leku egin nahi dio Ertz Leihoak. 24 orduz, etenik gabe, 60 artista baino gehiago pasako dira Berako Kultura Etxetik.

Gisa guztietako musikak aditu ahal izanen dira Berako Kultura Etxean larunbata eguerdiko 12:00etatik igande eguerdiko 12:00etara, sarrera debalde dela. Artista eta musika estiloen artean denetarik dago, baina guztiek emanen diote esperimentazio eta inprobisazio ukitua euren lanari. Etortzerik ez baduzue, webgunean jarraitu ahal izanen duzue jaialdia, zuzenean. Hauek dira zuzenean ariko diren artista horietako batzuk:

  • TZESNE (Errenteria) Buenabista - Ertz
  • JUEGO (Gasteiz)
  • MAKALA (Donostia) novophonic
  • DENNIS TITO (Donostia) Now at - Pinturas
  • PEACE MONKEYS (Bilbao)
  • XABIER MONTOIA (Gasteiz) Metak
  • MATTIN (Bilbao) Mattin
  • ENRIKE HURTADO (Sodupe) ixi-software
  • SINUOSE (Elgoibar) sinuose@yahoo.es
  • CAFE TEATRO (Zarautz) Amanita Records
  • GAIZKA SARASOLA + JON IRAZOKI + IÑAKI - IRAZOKI (Txistulariak, Bera eta Lesaka)
  • BORROKAN (Bera) Ertz
  • KOBAK (Bera) Ertz
  • URJARI (Bera) Ertz
  • MAIKEL (Bera) Ertz
  • JOSEBA IRAZOKI (Bera) Ertz
  • SOUNDCHECK (Bera) Ertz
  • MORE (Bera)
  • MATEO AUSTIN (Bera) Ertz

Erantzun

Sartu